Webgune hau (www.jasoadministrazioak.com) JASO ADMINISTRAZIOAK SL sozietatearen jabetzakoa da eta sozietateak berak kudeatzen du; hona hemen sozietatearen datu guztiak:
www.jasoadministrazioak.com webgunean eskainitako edozein zerbitzu erabiltzeak hasieratik erabiltzaile izaera ematen dizu, eta lege-baldintza hauek espresuki, boluntarioki eta erreserbarik gabe onartzen dituzula ulertuko da.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk lege-ohar hau erabiltzaileen eskura jartzen du webgunea erabiltzeko baldintzen berri emateko, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legean ezarritakoaren indarrez.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk eskubidea dauka webgunean agertzen den edozein informazio aldatzeko, eta erabiltzaileari aldez aurretik aldaketa horien berri ematea ez da nahitaezkoa, nahikoa izango baita webgunean bertan argitaratzearekin.
JASO ADMINISTRAZIOAK SL bere webgunean argitaratu den informazioari lotutako erantzukizun oroz salbuetsita dago, betiere informazio hori webguneaz kanpoko hirugarren batek manipulatu edo sartu badu.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk ez du bere gain hartzen foroetan, iruzkinetan, sare sozialetan edota hirugarrenei www.jasoadministrazioak.com webgunean era independentean edukiak argitaratzea ahalbidetzen dien beste edozein komunikazio-bidetan azalpen gisa baina izaera mugatzailerik gabe biltegiratutako informazioaren eta edukien gaineko erantzukizunik. Erabiltzaileak uste badu webgunean Estatuko edo nazioarteko legeria, hirugarrenen eskubideak, morala edo ordena publikoa urra ditzakeen edo horien aurka joan daitekeen edukiren bat dagoela, arren eskatzen diogu berehala jakinarazteko honako helbide honetan: jasoadmini@gmail.com
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk ez du bere gain hartzen erabiltzaileek webguneko informazioak eta edukiak erabiltzeagatik eratortzen den edo erator daitekeen inolako erantzukizunik. Webgunean informazio eguneratuak eta zehatzak emateko beharrezkoak diren aurreneurri guztiak hartu dituen arren, enpresak ezin du bermatu emandako informazio guztia eguneratuta dagoela edota errorerik edo omisiorik ez dagoela.
Webgune hau behar bezala funtzionatzeko berrikusi eta probatu da. Hala ere, ez da baztertzen programazio-akats batzuk gertatzeko aukera, edota webgunean modu iraunkorrean sartzea eragozten duten ezinbesteko arrazoiak, hondamendi naturalak, grebak edo antzeko zirkunstantziak agertzeko aukera.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk ez du bere gain hartzen enpresarenak ez diren beste webgune batzuetan sartzeagatik eta webgune horien titularrek datu horiek erabiltzeagatik eratortzen den edo erator daitekeen inolako erantzukizunik.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea legez kontrako helburuekin edota hirugarrenen eskubideak urratzeko moduan ez erabiltzeko.
Erabiltzaileak ez ditu Zerbitzuak legez kontrako helburuekin edo ondorioekin erabiliko, dokumentu honetan eta aplikazio telematikoan ezarritakoaren aurka doazen, JASO ADMINISTRAZIOAK SLren eta hirugarren eskubide eta interesentzat kaltegarriak diren, edo aplikazio telematikoa edozein modutan kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu dezaketen edota gainerako erabiltzaileek aplikazio telematikoa normal erabili edo baliatzea eragozten duten helburu eta ondorioekin, alegia.
Enpresak aldez aurretik eta idazki bidez baimen espresa ez badu ematen, erabiltzaileak debekatuta du, azalpen gisa baina izaera mugatzailerik gabe, diagrama logikoak, iturri-kodeak, xedea eta/edo datu-ereduari buruzko alderantzizko ingeniaritza egitea, deskonpilatzea, desmihiztatzea, erreproduzitzea, itzultzea, aldatzea, bertsionatzea, merkaturatzea, bikoiztea, eraldatzea edota beste pertsona edo erakunde bati partzialki edo osorik transmititzea edozein modu edo bitartekoren bitartez, mekanikoa, magnetikoa, fotokopia bidezkoa edota beste edozein bitarteko izanik ere; era berean, debekatuta du, azalpen gisa baina izaera mugatzailerik gabe, aplikazio telematikotik edozein jabetza-ohar edo etiketa ezabatzea.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk ezin du bermatu zerbitzuaren erabilgarritasuna une oro jarraitua eta etengabea izatea, litekeena delako sarean eta telekomunikazio-zerbitzuen emailetan arazo teknikoak, ekipoetan matxurak eta aurreikusi ezin diren beste hainbat kontingentzia (adibidez softwarearen konponketak, mantentze-lanak eta eguneratzea) gertatzea. Nolanahi ere, JASO ADMINISTRAZIOAK SLk bermatzen du arazo horiek ahalik eta lasterren konpontzen saiatuko dela.
Edukietarako sarrera eta horien erabilera askatasunez eta jakinaren gainean egonik egiten dituela, bere erantzukizun esklusiboarekin. Webgunean eta/edo bertan bildutako Edukietan sartzeak ez du inolako bermerik ematen Ataria eta/edo bertan bildutako Edukiak erabiltzaileen xede partikular edo espezifikoetarako egokiak izateari dagokionez. JASO ADMINISTRAZIOAK SLk webgunean eta/edo Edukietan sartzeko eta/edo horiek erabiltzeko mugak eta/edo baldintza gehigarriak ezarri ahal izango ditu, eta erabiltzaileek beti bete beharko dituzte.
Webgune honetan dauden eduki, irudi, marka, diseinu, logo, ikur, botoi, software, izen komertzial eta domeinu-izen guztiak, eta jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideekin babestu daitezkeen gainerako zeinu edo elementu guztiak JASO ADMINISTRAZIOAK SLren edota horiek webgunean sartzea behar bezala baimendu duten hirugarrenen jabetzakoak dira.
Webgunearen ustiapen-eskubideak JASO ADMINISTRAZIOAK SLren titulartasunekoak dira, eta Jabetza Intelektualari buruzko Legeek eta erabiltzen den herrialdeko lege aplikagarriek babesten dituzte.
Ez da inolako kasutan ulertuko inolako lizentziarik ematen denik edo eskubide horiekiko ukoa, transmisioa edo erabateko lagapena edo lagapen partziala egiten denik, ezta inolako eskubiderik ematen denik ere ez, bereziki eduki horien gaineko ustiapen, erreprodukzio, banaketa, eraldaketa edo komunikazio publikorako inolako eskubiderik ematen denik, JASO ADMINISTRAZIOAK SLk aldez aurretik eta idatzi baten bidez baimen espresa ez badu eman.
JASO ADMINISTRAZIOAK SLk honako konpromiso hau hartu du: datu pertsonalak isilpean edukitzeko eta datu horiek konfidentzialki gordetzeko betebeharra betetzea, baita beharrezkoak diren neurri guztiak hartzea ere, datu horiek aldatu, galdu, edo baimenik gabe tratatu edo erabil ez daitezen. Horregatik, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzen dituzten beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak ezarri ditu, une oro teknologiaren egoera kontuan izanik.
Harremanetarako inprimakiaren bitartez zure borondatez ematen dizkiguzun harremanetarako datu pertsonalak JASO ADMINISTRAZIOAK SLk konfidentzialki tratatuko ditu, kontuan izanik datuak babesteko araudian bildutako espezifikazioak eta, bereziki, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa den eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua.
Era berean, jakinarazten dizugu datu horiek EZ direla erabiliko interesdunak espresuki eta aldez aurretik eskatu edo baimendu gabeko komunikazio komertzialak posta elektroniko bidez bidaltzeko, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritakoaren arabera.