jasoadministrazioak
Finken
Administrazioa

Zure etxebizitzak edo komunitateak zerbitzurik onenak eta errentagarritasunik handiena izateko behar den guztia kudeatzen dugu.
Zure komunitatea eratzen den unetik ematen dizugu aholkua eta lehen gestioak egingo ditugu: akta-liburuak legalizatzea, altak horniduretan, kontuak irekitzea... Era berean, mantentze eta konponketa-zerbitzu guztiak kudeatzen ditugu; hain zuzen ere, hainbat aurrekontu aurkeztuko dizugu eta obra edo konponketa guztien jarraipena egingo dugu.

Komunitatearen baitan hartzen diren erabaki guztiak modurik onenean gauzatzea zaintzen dugu, betiere. Zure komunitateko gastuei-ohikoak nahiz ez-ohikoak- modurik onenean aurre egiteko moduari buruzko aholkua emango dizugu. Halaber, jabekideen batzordeko idazkari-lanak egiten ditugu; behar den dokumentazioa gordez eta kide guztiei sarrera eta gastuen likidazio guztien berri behar denean emanez.

Aholkularitza
juridikoa

Abokatu-titulazioa eta arlo horretan esperientza ditugunez gero, komunitate eta jabeentzako aholkularitza juridikoa da gure espezialitate nagusietako bat.
Zure kasua zehatz-mehatz aztertu eta lege-esparrua aintzat hartuta gehien komeni zaizun ekintza proposatuko dizugu.

Prozesu guztian komunikazio etengabe eta zehatza izaten dugu gure bezeroekin gauzak errazago izan ditzaten. Era berean, bitartekariak eta/edo gure bezeroen ordezkariak izaten gara epaiketa eta arbitrajeetan. Utzi gure esku arlo hauetako edozein kontingentzia kontratazioa, sustapena, desjabetzea, eraikuntza-akatsak, etab...

Aholkularitza
fiskala

Komunitate eta jabeentzako aholkularitza eta kudeaketako osoko zerbitzua ematen dugu, eraginkortasun eta kalitaterik handienaz.
Enpresa-zientzietako titulazioa dugunez gero, zerga-arloko kontsulta guztiak erraz argituko dizkizugu. Gainera, interesatzen zaizkizun araudi eta epaien berri emango dizugu unean-unean. Aholkuak eman eta dena prest utziko dizugu zerga-aitorpena, BEZaren aitorpena, etab... aurkezteko.

Laburbilduz, zerga-arloko administraziorako era guztietako idazki, kontsulta, errekurtso eta erreklamazioak idatzi, berrikusi eta bideratzen ditugu, alferrik lan egin ez dezazun.

Aseguruak
izapidetzea

Zure kasua aztertu eta hartarako merkatuan dauden aukerarik onenak hautatuko ditugu, denbora eta dirua aurrez ditzazun.
Aseguruen arloa konplexua da eta, zerbitzurik onena preziorik onenean lortzeko, hainbat alderdiri buruzko jakintza zabala izatea eskatzen dugu: klausulak, estaldurak, etab.


Bestela esanda, gauzak erraztuko dizkizugu, kasuan-kasu gehien komeni zaizkizun estaldurak argi azalduta.
Ezbeharrak
izapidetzea

Edozein ezbehar gertatzen denean, txikia izanda ere, azkar eta eraginkor jardun behar da, ez zuk eta ez zure komunitateak alferrikako eragozpenik izan ez dezazuen.
Horretarako, konponketarako eta premiazko neurrietarako zerbitzu sorta zabala eskaintzen dizugu, betiere emaitza ona bermatuta.

Ezbeharrak izapidetzeko prozesuetan, gainerako zerbitzuetan bezalaxe, unean-unean emango dizu arazoa konpontzeko egiten ari diren urratsen berri.
Obren jarraipena

Utzi zure obrak gure esku, eta ez zaitez kezkatu.
Badakigu edozein obrak nolako gorabeherak sortzen dituen komunitate batean. Horrexegatik, eskaintzen ditugun zerbitzuen artean obren jarraipena egiteko zerbitzua era badugu, nahiz eta obra hauek handiak ez izan guk obra hauek jarraipena egingo dugu.

Aurrekontu ezberdinak egingo dizkizugu, betiere profesional kualifikatuekin arituko gara, zure beharrari gehien egokitzen zaiona topatuko dugu. Besteak beste, obra hori burutzeko adostutakoa betetzen dela bermatuko dizugu eta beharrekoak diren ordainketak eta kobrantzak bideratuko ditugu.
Beste hainbat
zerbitzu

Edozein kudeaketa edo administrazio-egintza bideratzeko gaituak gaude, betiere legeak finkatutako eskumenei jarraiki.
Gainera bezeroak modu pertsonalizatuan tratatzen ditugu, beharrak norbanakakoak izaten baitira askotan. Horrexegatik aipatu direnez gain bestelako edozein zerbitzu premia entzuteko prest gaituzu, edozein arazo dela eta eman beharrako urratsen inguruko aholkuak emango dizkizugu.

Segurua eta lasaia egongo zara, betiere jakinga gauzak zuzen egiten ari zarela.