Ondoren ezartzen diren baldintzek www.jasoadministrazioak.com webgunearen baimendutako erabilera arautzen dute.
Datu pertsonalen babesa
Webgune honi lotutako datu pertsonalek, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa den eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko erregelamendu orokorra) indargabetzen duen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduaren eskakizunak errespetatzen dituzte.
Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
- Sozietatearen izena: “JASO ADMINISTRAZIOAK, S.L.”
- IFK: B 20780730
- Sozietatearen helbidea: Koldo Mitxelena nº 8 EA, 20.100 Rentería, Gipúzkoa.
- Helbide elektronikoa: jasoadmini@gmail.com
Zertarako tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Bereziki, webgunearen bitartez ematen diren datuak erabiliko dira harremana edo egindako kontsulta kudeatzeko, eta eskatutako informazioa bidaltzeko.
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Zure datuen tratamenduaren legitimazioa, harremanetarako inprimakia/kontsulta bidaltzerakoan ematen duzun baimen espresa da.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Datuak gorde egingo dira zerbitzua modu egokian emateko eta zerbitzutik erator daitezkeen erantzukizunei eta
beste edozein lege-eskakizuni aurre egiteko beharrezkoa den denboraz eta/edo interesdunak eskatzen dituen arte.
Zure datuak nori jakinaraziko zaizkio?
Harremanetik eta egindako kontsultetatik eratorritako datuak ez zaizkie komunikatuko hirugarrenei.
Zer eskubide duzu datu pertsonalak ematen dizkiguzunean?
-
SARBIDEA: Zure datu pertsonalak tratatzen ari ote garen egiaztatzeko eskubidea, eta datu horiek zein diren, zertarako erabiltzen diren, zenbat denboraz gordeko diren, horien jatorria zein den eta hirugarren bati komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion jakiteko eskubidea.
-
ZUZENTZEA: Zuzenak ez diren datuen zuzenketa eskatzeko eta osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea.
-
EZEREZTEA: Izaera pertsonaleko datuak ezaba daitezen eskatzeko eskubidea, datu horiek desegokiak edo gehiegizkoak direnean edota biltzeko arrazoia diren xedeetarako beharrezkoak ez direnean, ahaztua izateko eskubidea barne.
-
AURKA EGITEA: Datuak helburu jakin batzuekin trata ditzagun saihesteko edota tratamendu hori bertan behera utzi dezagun eskatzeko eskubidea, baina hori legez ezarrita dauden kasuetan bakarrik izango da posible.
-
TRATAMENDUAREN MUGAPENA: Legez ezarritako kasuetan, zure datuak gordetze soilaz haratago ez tratatzeko eskaera egiteko eskubidea.
-
ERAMANGARRITASUNA: Izaera pertsonaleko datuak egituratuta dagoen, erabilera arruntekoa den eta mekanikoki irakur daitekeen formatu batean jasotzeko eta beste arduradun bati bidali ahal izateko eskubidea, betiere hori teknikoki posible bada.
-
ERABAKI INDIBIDUAL AUTOMATIZATUEN XEDE EZ IZATEKO ESKUBIDEA, guk zure datuen tratamenduan bakarrik oinarrituz zuri lotutako erabakiak ez hartzeko, baldin eta zure maila pertsonalean eragin juridikoak sortzen badira edo antzeko moduan eragiten badute.
Non baliatu ahal izango dituzu eskubideak?
Eskubide hauek baliatzeko, idazki bat bidali dezakezu, zure identifikazio-dokumentuaren fotokopia gaineratuz, lehendik aipatu den helbidera, edota honako posta-helbide honetara: jasoadmini@gmail.com
Informazio gehiagorako: www.agpd.es
Kontrol Agintaritzaren aurrean erreklamatzeko eskubidea
Zure eskubideak ez badira errespetatu, erreklamazio bat aurkeztu dezakezu idazki bat bidaliz honako helbide honetara: Agencia Española de Protección de Datos, calle Jorge Juan, nº 6, 28001-Madrid; edo bestela egoitza elektronikoa erabili dezakezu: https:////sedeagpd.gob.es//
Bi kasuetan, bidezkoa den dokumentazioa gaineratu beharko duzu.